Franz Liszt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Franz Liszt (hungarieraz: Liszt Ferenc; Doborján[1], Austriako Inperioa, gaur egun, Austria, 1811ko urriaren 22a - Bayreuth, Alemaniar Inperioa, 1886ko uztailaren 31) erromantizismo garaiko hungariar musikagile, piano-jotzaile eta zuzendaria izan zen[2].
Franz Liszt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Franz Liszt |
Jaiotza | Raiding (en) , 1811ko urriaren 22a |
Herrialdea | Hungariako Erresuma Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa |
Bizilekua | birthplace of Franz Liszt (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Bayreuth, 1886ko uztailaren 31 (74 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Bayreuth (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Adam Liszt |
Ama | Anna Liszt |
Ezkontidea(k) | Marie d'Agoult |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | frantsesa alemana hungariera |
Irakaslea(k) | Adam Liszt (en) Carl Czerny Antonio Salieri Anton Reicha Ferdinando Paër |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, Birtuosoa, musikagilea, presbiteroa eta idazlea |
Lantokia(k) | Austria-Hungariako Inperioa Weimar eta Erroma |
Enplegatzailea(k) | Franz Liszt Musika Akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Niccolò Paganini |
Kidetza | Sängerschaft zu St. Pauli Jena (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | sinfonia musika klasikoa Hungarian folk music (en) |
Musika instrumentua | pianoa organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) |
| |
Hungarieraz Liszt Ferencz[Oh 1] zuen izena (Liszt Ferenc erabilera modernoaren arabera)[Oh 2], eta 1859tik 1865era arte, ofizialki, Franz Ritter von Liszt izenez ezagutu zuten[Oh 3].
Liszt ospetsu egin zen Europa osoan XIX. mendean bere interprete-trebezia handiagatik. Bere garaikideek zioten teknikoki garaiko pianista aurreratuena zela, eta, agian, garai guztietako handiena[3]. Konpositore garrantzitsu eta eragin handikoa izan zen, piano-irakasle bikaina, artearen garapen modernoan nabarmen lagundu zuen orkestra-zuzendaria eta baita beste konpositore eta artista (interpretatzaile edo exekutatzaile) batzuen ongile ere, bereziki Richard Wagner, Hector Berlioz, Camille Saint-Saëns, Edvard Grieg eta Aleksandr Borodínena.
Konpositore gisa, Alemaniako Eskola Berriko («Neudeutsche Schule») ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen. Pianorako obra ugari eta era askotarikoak konposatu zituen (rapsodia, estudio, transkripzio, etab.), pianorako eta orkestrarako estilo kontzertantean, baita orkestra-produkzio zabala ere. Bere garaikide eta ondorengoengan eragina izan zuen, eta XX. mendeko ideia eta joera batzuk aurreratu zituen. Bere ekarpen aipagarrienetako batzuk izan ziren olerki sinfonikoaren asmakuntza; eraldaketa tematikoaren kontzeptua garatu zuen bere esperimentuen zati gisa forma musikalean, eta, harmonian, desbideraketa erradikalak egin zituen[4].