Garapen Jasangarrirako 7. helburua: energia irisgarria eta ez kutsagarria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Energia irisgarria eta ez kutsagarria edo eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa guztiontzat bermatzea da GJHren helburua. Horretarako, funtsezko gaiak ondorengoak dira: sarbide unibertsala, energia berriztagarrien proportzioaren igoera, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustapena, energia zerbitzu modernoak eta jasangarriak.[1]
Energia funtsezko pieza izan da gizartearen garapenerako. Gizakiak, bere existentziaren hasieratik, energia behar izan du bizirauteko eta aurrera egiteko. Baina zer da energia eta zergatik du hainbesteko garrantzia?
Energia lan bat egiteko eta lan horietan aldaketak eragiteko gaitasuna dela, hau da, energia kontzeptua gauzak funtzionarazteko gaitasuna. Kuantifikatzeko erabiltzen dugun neurri-unitatea joulea (j) da, James Prescott Joule fisikari ingelesaren omenez.
Pobrezian pentsatzerakoan burura datozkigun hitzak gosetea, gaixotasunak edota bazterketa soziala dira baina energia ere funtsezkoa da pobrezia desagerrarazteko. Helburu eta arazo larri hauek aztertzeko zenbait adierazle analizatzea lagunduko digu hauei esker ikusiko ditugulako gaur egun energian errotuta darraien arazoa. Energia, hainbat desberdintasun sozialen desberdintzaile eta baita munduko kutsaduraren sortzailea dugu, behar bezala erabiltzen ez badugu eta munduko toki guztiak garapenera bultzatzen ez baditugu.
Batzuetan ahazten garen arren edo energiaren arazoaren inguruko datuak ezagutzen ez ditugun arren, datu larriak daude munduan Energiaren inguruan guk arazo hauek pairatzen ez ditugun arren gure egunerokoan. Honako hauek dira datu larri batzuk: Energia aldaketa klimatikoaren eragile garrantzitsuenetariko bat da, izan ere berotegi-efektuko gasen munduko isurketen %60 inguru da[2]. Egitura efizienteagoak elektrizitate kontsumoa %14 jaitsi dezakete [3]. Munduan 3 milioi pertsona erregai kutsatzaileak erabiltzen dituzte sukaldatzeko. [4]