Gibillo-Urkabustaiz mendilerroa
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gibillo-Urkabustaiz mendilerroa[1] Arabako hego-mendebaleko mendilerro bat da. Gailur nagusiak Marinda eta Telletagaina dira. Aipagarriak dira mendilerro horretako trikuharriak eta tumuluak. Baita Txiripi leizea delako aztarnategi arkeologikoa, non leize-hartzaren zein hainbat uroen hondakinak aurkituak izan diren. Bere punturik altuena Marinda mendia da, 986 metrorekin. Mendilerroan dagoen Urkabustaiz udalerriak ematen dio izena mendilerroari.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Gibillo-Urkabustaiz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 986 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′18″N 2°55′41″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Itxi