Gro Harlem Brundtland
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gro Harlem Brundtland (norvegieraz ˈɡruː ˈhɑ̀ːlɛm ˈbrʉ̀ntlɑnː; Bærum, Oslotik gertu, 1939ko apirilaren 20a - ) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa izan zen hiru aldiz (1981, 1986-1989 eta 1990-1996) Alderdi Laboristaren izenean eta 1998tik 2003ra Osasunerako Mundu Erakundeko buru izan zen. 1983. urtean Ingurumenaren eta Garapenaren Munduko Batzordea sortu zen Javier Pérez de Cuéllarren eskutik, zeina Nazio Batuen Erakundearen azpi-erakunde bat zen, eta helburua garapen iraunkorraren alde herrialdeak batzea zen. Nazioarte mailan ezagun bihurtu zen 1986an berak gidatutako Ingurumenaren eta Garapenaren Munduko Batzordeak edo "Brundtland Commission", Garapen Iraunkorra kontzeptua sortu eta zabaldu zuelako lehen aldiz "Brundtland txostena” edo “Our Common Future” txostenean. Ondoren, 1987an Nazio Batuen Erakundeak argitaratuko zuen txosten hori [1]. 1996an Lehen Ministro gisa dimisioa eman ondoren, garapen jasangarriaren eta osasun publikoaren arloko nazioarteko lider bihurtu zen, eta Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusia eta NBEren Klima Aldaketaren kidea izan zen 2007tik 2010era[2]. The Elders-eko presidenteordea eta Internazional Sozialistako presidenteorde ohia ere bada.
Gro Harlem Brundtland | |||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||||||||||||||||||||||
1998ko maiatzaren 13a - 2003ko uztailaren 21a ← Hiroshi Nakajima (en) - Lee Jong-wook (en) →
1993ko urriaren 1a - 1997ko irailaren 30a Barrutia: Oslo (en) Hautetsia: 1993 Norwegian parliamentary election (en)
1990eko azaroaren 3a - 1996ko urriaren 25a ← Jan P. Syse - Thorbjørn Jagland →
1989ko urriaren 1a - 1993ko irailaren 30a Barrutia: Oslo (en) Hautetsia: 1989 Norwegian parliamentary election (en)
1986ko maiatzaren 9a - 1989ko urriaren 16a ← Kåre Willoch - Jan P. Syse →
1985eko urriaren 1a - 1989ko irailaren 30a Barrutia: Oslo (en) Hautetsia: 1985 Norwegian parliamentary election (en)
1981eko urriaren 1a - 1985eko irailaren 30a Barrutia: Oslo (en) Hautetsia: 1981 Norwegian parliamentary election (en)
1981eko urtarrilaren 4a - 1981eko urriaren 14a ← Odvar Nordli - Kåre Willoch →
1981 - 1992 ← Reiulf Steen (en) - Thorbjørn Jagland →
1977ko urriaren 1a - 1981eko irailaren 30a Barrutia: Oslo (en) Hautetsia: 1977 Norwegian parliamentary election (en)
1974ko irailaren 6a - 1979ko urriaren 8a ← Tor Halvorsen (en) - Rolf Arthur Hansen (en) →
Barrutia: Oslo Municipality (en) Hautetsia: 2023 Norwegian local elections (en) | |||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gro Harlem | ||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bærum, 1939ko apirilaren 20a (85 urte) | ||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Norvegia | ||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||
Aita | Gudmund Harlem | ||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Arne Olav Brundtland (1960ko abenduaren 9a - | ||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Osloko Unibertsitatea University of Oslo Faculty of Medicine (en) (1960 - 1965) Harvard T.H. Chan School of Public Health (en) (1964 - 1965) | ||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza-maila | Candidate of Medicine (en) Master of Public Health (en) | ||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | norvegiera ingelesa | ||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | aktorea, politikaria eta diplomazialaria | ||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Oslo | ||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea Academia Europaea (en) | ||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Langiletiarra | ||||||||||||||||||||||||
Brundtland bere alderdiaren alde moderatua zen eta Norvegia Europar Batasunarekin bat egitea babestu zuen 1994ko erreferendumean. Lehen Ministro bezala, Brundtland "nazioaren ama" bezala oso ezaguna izan zen[3]. Brundtlandek Karlomagno Saria jaso zuen 1994an, eta beste hainbat sari eta aitorpen jaso ditu. Horrez gain, nazioarteko hainbat foro eta ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Konferentzian, Emakumezko Agintarien Munduko Kontseiluan, Madrileko Klubean, Bilderberg taldeko bileretan eta Nagusiak izeneko elkartean (The Elders).
2011ko urriaren 17an Euskal Herrian izan zen, Donostian egindako Bake Konferentzian parte hartzen. Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell, Bertie Ahern, Pierre Joxe eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[4]