John Hume
politikari britainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
John Hume (Derry, Ipar Irlanda, 1937ko urtarrilaren 18a - ibidem, 2020ko abuztuaren 3a[1]) Ipar Irlandako politikaria, SDLP alderdiaren sortzailea eta 1998ko Bakearen Nobel Sariaren irabazlea izan zen Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeagatik. Parlamentuko kide eta Ipar Irlandako Biltzarraren kide izan zen Foyle-ko hauteskunde barrutiagatik. Ipar Irlandako historia politika berriaren figura izan zen, baita bakearen prozesuko arkitektoetakoa ere. Munduan bakearen inguruko hiru sari garrantzitsuenak irabazi dituen bakarra da : Bakearen Nobel Saria, Bakearengatiko Gandhi saria eta Martin Luther King saria.[2]
Datu azkarrak Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea, Europarlamentaria ...
Itxi