Murumendi-Urrakiko mendilerroa
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Murumendi-Urrakiko mendilerroa Gipuzkoako mendilerro bat da, tokirik garaiena (867 metro) Murumendiko gailurrean duena. Mendi hauek ditu (alfabetoaren hurrenkeran): Iruntxur, Mallutz, Maramendi, Murumendi, Txarabeltz, Txoritegi, Usurbe eta Zormendi. Mendi horien tontorrak gainez gain lotzen dituen lerro nagusiak ipar-hego norabidea du, iparraldetik hegoaldera gailur hauek lotzen dituela: Mallutz, Maramendi, Murumendi, Zormendi eta Usurbe. Lerro horren erdialdean dago gailur nagusia, Murumendi. Eta lerro nagusitik mendebalderantz doazen beste lerro batzuen bidez iritsi ahalko gara —orobat gainez gain— Txarabeltzera eta Txoritegira. Mendilerroko mendiak osorik hartuz gero, berriz, arrautzaren antzeko forma duen eremu bat osatzen dute.[1]
Murumendi-Urrakiko mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Murumendi Illaun |
Garaiera | 868 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°04′20″N 2°12′41″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Murumendiko mendilerroak, iparraldetik hegoaldera, udalerri hauetako lurrak hartzen ditu: Beizama, Beasain, Azpeitia, Albiztur, Errezil, Bidania-Goiatz, Itsasondo, Legorreta, Ezkio-Itsaso, Ordizia eta Arama. Aramak Murumendin duen lurra, hala ere, mendi magalaren zatitxo bat besterik ez da, Oria ibaiaren ezkerraldeko ertzean.[2][1]