Toloño mendilerroa
Araban dagoen mendilerroa, Nafarroa eta Errioxarekin muga du / From Wikipedia, the free encyclopedia
Toloño mendilerroa[1][2] (Kantabria mendilerroa izenez ere ezaguna) Arabako hegoaldean dagoen mendilerro baten izena da. Arabar Errioxa eta Arabako Mendialdea bereizten ditu. Mendialdea Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan. Punturik altuena Larrasa da, 1.454 metrorekin. Mendilerroan dagoen Toloño mendiak ematen dio izena mendilerroari.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Toloño mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Larrasa |
Garaiera | 1.454 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′N 2°35′W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua Toloño mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Leku geografikoa | Ebroko harana |
Itxi
Mugak ditu Errioxako eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta mendi punta batzuk bi lurralderen artean kokatzen dira. Ekialderantz, Kodesko mendilerroarekin jarraitzen du.