Txikipedia:Lehen sektore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekonomiako lehen sektorean naturatik lehengaiak eta baliabideak lortzeko egiten diren jarduerak sartzen dira, batez ere elikagaiak lortu eta ekoiztearekin loturik daudenak; hau da:
- Nekazaritza
- Abeltzaintza
- Arrantza
- Basogintza
- Meatzaritza ere sartzen da lehen sektorean, baina harreman handia izaten du bigarren sektorearekin (industriarekin), eta, askotan, honen barruan azaltzen da.
Jarduera hauek denak landa-eremuetan, basoetan eta itsasoan edo itsasertzean egiten dira, normalean hiri handietatik aparte.
Lehen sektore izena du gizakiok bizirauteko behar ditugun baliabiderik oinarrizkoenak ematen dituelako, elikagaiak alegia, eta baliabide horiek beste jarduera ekonomiko batzuetarako oinarrizkoak diren produktuak izaten direlako. Alde horretatik, giza jardueraren sektorerik zaharrena ere bada, eta behar-beharrezko sektore ekonomikoa izaten jarraitzen du gaur egun ere.
Lehen sektoreak lehengaiak eta energia-iturriak ematen ditu bigarren sektorerako, baina hirugarren sektoreko zenbait jarduera ere ahalbidetzen ditu, hala nola garraioa, eraikuntza, merkataritza eta abar.