Broma (bibalbioa)
moluskuen generoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Broma (edo zizare barrenaria) oso eraldatutako itsas txirlen generoa da. Zura zulatzen dute eta sortzen dituzten tunelen barruan bizi dira, kaltzio karbonatozko geruza batez estaltzen dituztenak. Zuraren harra ere deritzo (shipworms ingelesez). Biologiari dagokionez, Teredinidae familia taxonomikoan sartutako itsas molusku bibalbioak dira. Teredo navalis da bere espezi tipoa.[1]
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Broma (bibalbioa) | |
---|---|
Brasileko Marajó islan egurretik ateratako broma. Zizare horren diametroa 1,5 cm-koa da, eta gutxi gorabehera 50 cm luze, nahiz eta luzeagoa izan litekeen isatsa hautsita dauka eta. Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Bivalvia |
Ordena | Myida |
Familia | Teredinidae |
Generoa | Teredo Linnaeus, 1758 |
Itxi
Bibalbio honek tunelak sortzen dituenez, Teredo hitza aukeratu zuten Teredo sareen tunel-protokoloa izendatzeko. HMS Teredo itsaspekoa ere molusku genero horretatik abiatuta izendatu zuten, gainazalaren azpian lan egiten baitu, ikusezin.
« | Ontzia oso gaizki zegoen berriro, "Jainkoak nahi beste bromarekin", Elkanok idatzi zuenez. Ura ateratzeko ponpari hamabi alditan ematen zitzaion egunez eta hamabi alditan gauez. | » |
—Joseba Sarrionaindia, "Munduari bira eman zion ontzia", 129. orrialdean |